Misioa, ikuspegia, baloreak

Misioa
Herritarron eta irabazi asmorik gabeko erakundea gara, batez ere boluntarioen bidez haurtzaroan gizarte bazterkeriako egoerak prebenitzearen alde eta gizarte kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzearen alde lan egiten duguna. Gure helburua gizarte inklusiboagoa lortzea da, lan komunitarioaren, ekonomia sozial eta solidarioaren, erabiltzaileen parte hartzearen, giza eskubideen sustapenaren eta guztiontzako justizia sozialaren bitartez.
 
Ikuspegia
Erakunde anitza gara, Nafarroako gizarte sarean transbertsalki txertatua. Herritarron ekintzatik aukera berdintasunean eta justizia sozialean oinarritutako pertsona guztientzako bizitza duina bermatuko lukeen gizarte eredu bat eraikitzen lagundu nahi dugu.
 
Baloreak
  • Pertsonen jarduteko gaitasunean eta aldatzeko aukeretan irmoki sinisten dugu.
  • Gizarte zibila lankidetzarako espazio gisa ulertzen dugu, non kideek gizarte konpromisoa har dezaketen arazoak konpontzen laguntzeko, haien jarduerak isolamenduari aurre egiten eta kohesioa sortzen laguntzen duen heinean.
  • Parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, Fundazioaren baliabideak edo zerbitzuak erabiltzen dituzten edo horiekin lankidetzan aritzen diren pertsonen ahalduntze indibidualeko eta taldeko prozesuak sustatuz.
  • Pertsona eta herri ororen kultura eta ohiturak errespetatzen ditugu.
  • Kudeaketa eraginkorra, gardena eta bikaintasun maila handienak lortu nahi dituena, mantentzen dugu.
Itxi