Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Nafarroako Gobernuak Paris 365 zoriondu du lan munduarekin harremantzeko hezkuntza programa batengatik

Hezkuntza Sailak gutun formala bidali dio Gizakia Herritar Fundazioari, Iparralde Institutuko DBHko 3. mailako bi ikaslerekin egindako formakuntza lana eskertzeko.

"2022-2023 ikasturte honetan Hezkuntza Departamentuak eta zenbait ikastetxek, kasu honetan Iruñeako Iparralde DBHI ikastetxeak, LaborESO programa eraman dute aurrera. Programa honek 2009-2010 ikasturtean Nafarroan hasitako esperientzia baten hedapena suposatzen du, eta horretarako, zure laguntza ordainezina izan dugu".  Horrela eskeini zion Nafarroako Gobernuak Gizakia Herritar Fundazioari bidalitako gutun baten bidez apirilean bi ikaslek Parisen jaso zuten lan-prestakuntza praktikoa.

LaborESO programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleak, curriculum-aniztasuneko programa batean ari direnak, bi astetan lan munduarekin kontaktuan jartzean datza, enpresa edo lantoki jakin batean egonaldi labur bat eginez. "Programa honi buruzko oso iritzi onak eman dituzte bertan parte hartu duten pertsona eta erakunde guztiek: enpresek, ikastetxeek, ikasleek, familiek", azaltzen du oharrak, eta honako hau gehitu: "Uste osoa dugu hezkuntza funtsezko faktorea dela pertsonak, gizarteak eta herri jakinak arrakastaz garatzeko eta, ondorioz, ekonomia bera ere sustatzeko. Lan horretan komunitate osoa dago sartuta eta, komunitate horren kide garrantzitsua zarenez, poztu egiten gaitu zerorrek parte hartu izanak".

Ikasleek birziklatze lanetan lagundu zuten Mutiloako industrialdean dagoen arropa eta bestelako gaien biltegian, Paris 365eko bigarren eskuko bi dendak dohaintzan jasotako produktuz hornitzeko balio duena . Elkartasun erakunde honetatik ere eskerrak eman nahi dizkiegu bi ikasleei egindako lanagatik: "Interes handia jarri zuten, gazte gogotsuak ziren eta asko erraztu ziguten lana", esan du Rachel Molinak, baliabide honen arduradunak.

Itxi