Gainera, gure elikadura baliabideak finantzatzeko eta langabezian edo gizarte kalteberatasunean dauden pertsonentzako enplegua sortzeko diru iturri dira.
Funtzionamendua
Dendan eskaintzen den materiala norbanakoek eta enpresek egiten dituzten dohaintzetatik dator. Jasotako produktuak Mutiloako industrialdeko Paris 365eko biltegian sailkatzen dira, eta handik Kale Nagusian eta San Anton kalean dauden dendetara eramaten ditugu. Soberakinak nazioarteko hainbat GKEtara bidaltzen dira.
Sarbidea
Edonor sar daiteke bigarren eskuko dendetara, eta bertan produktu ugari aurkituko ditu ohiko denda batean baino askoz merkeago, berriak izan ala ez.
Doako arropa bonuen kasuan, ezinbestekoa da jantokia edo biltegia erabiltzen egotea txartela gizarte langileengandik jaso ahal izateko. Zenbatekoa hainbat baldintzaren araberakoa da, hala nola onuraduna pertsona bakar bat edo familia oso bat den, azken honen kide kopurua edo bonua jasotzea ekitaldi bereziren batekin bat datorren, adibidez, urtebetetzeak edo ezkontzak.