Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Europar Boluntariotza Zerbitzua

EBZ hezkuntza ez formalaren esparruko ikaskuntza esperientzia bat da, non gazte boluntarioek beren garapen pertsonal, hezitzaile eta profesionalerako gaitasunak hobetzen edo eskuratzen dituzten, baita gizarteratzeko ere.

Boluntarioek beren bizilekua ez den beste herrialde batean garatzen dute boluntariotza-jarduera. Ordaindu gabeko eta irabazi-asmorik gabeko jarduera hori lanaldi osoan egiten da aldi jakin batean, komunitatearen onurarako.
EBZ proiektu batek funtsezko hiru osagai ditu:

  • Pertsona sustatzaile batek hartzen du boluntarioa, beste herrialde batean, denbora jakin batean.
  • Boluntarioari etengabeko laguntza ematea: sustatzaileek laguntza eman behar dute zerbitzuaren aurretik, bitartean eta ondoren. Laguntza pertsonala da, eguneroko zereginekin zerikusia duena, bai eta hizkuntza- eta administrazio-laguntzarekin ere (asegurua, bisatua, egoitza-baimena).
  • EBZ onuradunarentzako ikaskuntza da, zentzu guztietan. Boluntarioaren prestakuntza nahitaezkoa da. Ikaskuntza-prozesu osoan zehar gidatzea du helburu, atzerrian borondatezko zerbitzua eman aurretik, bitartean eta ondoren.

2010az geroztik, Gizakia Herritar Fundazioa Europako Boluntariotza Zerbitzuaren Erakunde Koordinatzaile gisa akreditatuta dago, bai bidalketari dagokionez, bai harrerari dagokionez. Ordutik, Grezia, Frantzia, Irlanda, Suedia, Errumania, Danimarka, Italia, Hungaria edo Rusia bezalako herrialde anitzetatik hainbat pertsonek gure erakundearekin kolaburatu dute.

Itxi