Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Txoko

Paris 365en jangelaren sarreran kokatua, aisialdi  eta prestakuntza zentro bat da, kalteberatasun egoeran dauden pertsonei Interneterako, prentsarako, liburutegirako, liburuetarako, kultura eta aisialdi jardueretarako sarbidea ematea helburu duena, haien sustapena eta gizarteratzea errazteko.

Funtzionamendua
Erabiltzaileek, izena eman ostean, nahi duten aldi oro eabil dezakete baliabide hau. Gainera, erabiltzaileen interesen arabera sortzen diren aldizkako jarduerak ditu, hala nola irakurketa kluba, zineforuma, mus eta xake txapelketak, informatika-ikastaroak, sexu heziketa edo lana aktiboki bilatzeko laguntza, besteak beste.

Sarbidea
Gizakia Herritar Fundazioaren programen zerbitzu eta baliabideen onuradunek erabil dezakete. Auzotarrei eta gure erakundeko boluntarioei ere jarduera batzuk eskaintzen zaizkie, auzoaren eta Parisen arteko loturak sendotzen laguntzeko.

Kontaktua

Arduraduna: Jone Arnedo
Telefonoa: 948 05 09 11
Posta: comedor@paris365.org
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9.00etatik a 13.30etara eta 19.00etatik a 20.30etara
Helbidea: San Lorentzo kalea 31 behea, 31001, Iruñea (Nafarroa)
Itxi