Sustraiak: raíces perdidas filmak Hiba, Bachir eta Mananen istorioa kontatzen du. Hiba, Bachir eta Manan haurrak zirenean irten ziren beren herrialdeetatik, eta Europara helduen laguntzarik gabe iritsi ziren.
Nafarroan, eskalatzaile beteranoen talde baten mentoretzari esker, mendia ezagutu dute, beren arazoak ahazten dituzten, aske sentitzen diren eta edozertarako gai diren lekua. Baina euren bideak apurka-apurka bereizten hasiko dira.
Proposamen honekin, Paris 365ek, Antartika Cultur Containerrek eta Kulturixek, mendian zein menditik kanpo, etorkizun hobe baten bila dabiltzanen bizitzak duintzeko laguntza boluntarioa eskaintzen duten pertsona guztiak omendu nahi dituzte. Filmak sariak jaso ditu BBK Mendi Film, Alpine International Film Festival edo London Vision Film Festival-en, besteak beste, eta Trentoko Zinema jaialdietarako hautatu dute. Condestablearen proiekzioak solasaldi labur bat izango du protagonistekin 21:00ak arte.