Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Pobreziaren larriagotzea, Paris 365eko azken datuen islada

Gizakia Herritar Fundazioak pandemia eta geroko dohaintzen joera eta erabiltzaileen egoera ezagutzera eman ditu prentsaurreko batean.

Duela hiru urtetik hona, Paris 365ek gero eta menu gehiago zerbitzatzen ditu, baina jende gutxiago artatzen du. Nola liteke? Ondorioa argia da: erabiltzaileek denbora gehiagoz behar dute Parisen laguntza. Hau da, pandemiaz geroztik, pobrezia larriagoa da, eta are zailagoa da hortik ateratzea, bai jantokiko erabiltzaileentzat, bai despentsako familientzat.

Ideia bat egiteko, 2020tik 2023ra %43 menu gehiago zerbitzatu dira. 2020an 33.649 menu prestatu ziren, eta 2022an 48.142. Hala ere, jantokian eta biltegian artatutako erabiltzaileak %35 jaitsi ziren urte horietan, 1.200 izatetik 776 izatera pasaz.

Joerak 2023an jarraitzen du. Azaldu dugun bezala, geroz eta gutxiago aldatzen dira erabiltzaileak, eta, beraz, kasu bakoitzari egin behar zaion jarraipena luzerako da. Ondorioz, itxaron zerrenda handituz doa.

Koronabirusa, Ukrainako gerra, migrazio-fluxuak… Horiek guztiak krisi koiunturalak dira, eta, azken batean, pobrezia estrukturala bilakatu dute. Baina, kausa guztiak ez dira kanpokoak. Etxebizitzaren problematika, Atzerritartasun Legea edo baliabide publikoak eskuratzeko ezintasuna Iruñerrian bertan gertatzen diren errealitate sozialak dira, eta horiek aldatzea borondate politikoan datza.

Deskribatzen ari garen egoera sozio-ekonomikoa ez da arrotza Pariseko komunitatearentzat, eta dohaintzak nabarmen gutxitu dira pandemiaren ondorioz. Bereziki esanguratsua da espezieko dohaintzen kasuan, %45 jaitsi baitira 2020tik. Hori konpentsatzeko, erosketen kostuak %56 igo dira azken hiru urteetan.

Hala ere, ez zaigu elkartasunik falta. Beste behin, Paris 365etik aukera aprobetxatu nahi genuke bazkide, emaile eta boluntario guztiei beren konpromisoa eskertzeko, zailtasunak ugariak badira ere.

Albistea hedabideetan

Jarraian albistea estali duten hedabideen zerrenda duzue, bakoitza dagokion albistearen estekarekin:
 

 

Itxi