Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Paris 365entzako elkartasun uholdea Goizuetatik herriko eskolari esker

Lois, Nahia, Aiuri, Edith, Laiene, Enai, Irai eta Unai ikasleek eta Eli Salaberria irakasle goizuetarrak burututako proiektu baten bidez elikagai bilketa bat egin dute eta etorkizunean kolaboratzen jarraitzeko prestutasuna adierazi ere bai.

Hola:

Somos chicos y chicas de 3º de primaria.  Estudiamos en el colegio Andres Narbarte "Xalto" de Goizueta. Goizueta es un pequeño pueblo del Norte de Navarra. Nosotros y nosotras queremos ayudaros porque nos hemos enterado que estáis ayudando a la gente que no tiene comida. 

Queremos saber como os podemos ayudar.

¿Cuántas comidas dais al día?

¿Qué comida dais cada día en el comedor?

¿Cómo os organizáis para trabajar?

Nos gustaría saber como trabajáis y ayudaros en lo que podamos.

Alumnos/as de 3ª de Primaria del colegio Andres Narbarte "Xalto" de Goizueta.

Horrela zioen Eli Salaberria Goizuetako Gaztelera irakaslearen posta elektronikoaren bitartez Paris 365en jaso genuen mezuak, Lois, Nahia, Aiuri, Edith, Laiene, Enai, Irai eta Unai ikasleek sinatua. "Gaztelerako ikasgaian lagun genezakeen erakunderen batetik erdaraz kontaktatzea erabaki genuen", gogoratu du maistra goizuetarrak. Gero interneten sartu eta Paris 365 "pila bat gustatu" zitzaiela azpimarratu du.

Horregatik, erakundearekin harremanetan jartzea erabaki zuten eta, erantzuna dela eta, erabakia egokia zela konfirmatu zuten. Izan ere, Paris 365etik zalantza zen nola kolaboratu zezaketen fisikoki Iruñea mailan soilik lan egiten duen entitate batek eta handik ordu eta erdira dagoen 750 biztanleko herri batek. Parisen proposamena elikagai bilketa egitea izan zen eta eskolak begi onez hartu zuen. "Benetan gauzatuko zen proposamena jasotzean asko poztu ginen", aitortu du Salaberriak.

Hurrengo asteetan, "informazioa bildu, kartelak egin eta umeak herriko txoko ezberdinetan jarri ziren. Modu honetan, Goizuetako eskolak herrian zehar Paris 365ekin elkartasuna bultzatu du, eta bizilagunen erantzuna ezinhobea izan da. Salaberriak dioenez, "jende helduak parte hartu zuen eta nahiko janari bildu ere bai". 

Bilketa amaitzerakoan, irakaslea bera arduratu zen dena Iruñera eramateaz, eta Paris 365ek bideo baten bidez eskerrak eman eta umeei jangela solidarioa erakutsi zien. "Horrelako ekimenetan, askotan gauzak biltzen dira baina umeek ez dute emaitza ikusten eta, kasu honetan, eskertu digutela eta zertarako balio izan duen badakite", nabarmendu du Salaberriak.

Itxi