Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Paris 365ek EBren finantziazioa jaso du enplegu komunitarioak sortzeko

Kalteberatasun egoeran dauden pertsonak lan merkatuan sartzea, gizarte-sistemetarako sarbidea eta gizarteratzeko eta pobrezia desagerrarazteko neurriak bultzatzea dira gizarte intereseko enplegu komunitarioen proiektuaren (ECIS, gaztelerako siglengatik) helburuak.

Paris 365en, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak 2022 eta 2023rako urte anitzeko dirulaguntzek bost langabetu kontratatzea ahalbidetu dute. Errenta Bermatua jasotzen dutenak edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak lehenetsiz gauzatu da. Helburua haien lan gaitasunak, ohiturak eta gizarte trebetasunak lan testuinguru normalizatu batean hobetzeko, enplegagarritasun, gizarteratze eta laneratze aukerak handitzeko laguntza eskainiz.

Proiektu honekin bat gatoz Nafarroako Gobernuak ezarri dituen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH), zehazkiago, 10. helburuarekin, desberdintasunak murrizteari buruzkoa. Paris 365etik honako onura hauek ekar ditzakegula uste dugu: pobrezia egoeran dauden pertsonen diru sarrerak handitzea, gizarteratzea eta gizarte kohesioa sustatzea, aukera berdintasuna sustatzea eta gizarte babesa areagotzea. 

Erakunde honek laguntza bat jaso du, %100eko tasarekin kofinantzatua REACT EB baliabideekin, Nafarroako EGIF programa operatiboaren berariazko helburu honen bidez: “OE REACT EB 2. Laguntzea pertsona kalteberak lan-merkatura eta gizarte sistemetara sartzen, gizarteratze neurriak eta pobrezia errotik erauztea”.

Itxi