Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Paris 365ek Arrotxapean dituen erroak sendotu ditu Patxi Larrainzar eskolari esker

LH 6. mailako neska-mutilek eskolaz kanpoko tonbola solidarioa antolatu zuten auzoko dendarien dohaintzekin. Bizilagun ugarik parte hartu zuen ekimenean, ikasleek txartel guztiak saldu zituzten eta 1.047 euro bildu ziren Paris 365entzako.

Iruñerrian familia askok ezin dute oinarrizko erosketa-saskirik erosi eta 90 haur eta nerabe inguru Gizakia Herritar Fundazioa/ Paris 365i esker elikatzen dira. Astero-astero, pobrezia egoeran dauden 60 familia igaorotzen dira Iruñeko Arrotxapea auzoko Anelier Pasealekuan dagoen Paris 365en biltegi solidariotik, behar dituzten elikagaiak aukeratu eta etxera eramateko. Egitasmoa ongi ezagutzen dute gertu dagoen Patxi Larrainzar eskolako irakasleek, eta hirugarren urtez jarraian laguntzea erabaki zuten.

Aurreko ikasturtetan, eskola publiko honek jostailuak eta elikagaiak bildu izan ditu Paris 365entzat, eta ikasturte honetan dohaintza ekonomikoa ematea erabaki du, Fundazioak bere beharren arabera kudeatu dezan. Kolaborazioak hiru ardatz ditu: heziketa, lanketa komunitario eta elkartasuna. Lehenik eta behin, irakasleek ikasleei Paris 365 zer zen azaldu zieten eta, ondoren, biltegira bisita egin zuten erakundea zuzuenean ezagutzeko eta bere lanean sakondu ahal izateko. Bigarrenez, ikasleek auzoko karrikak zeharkatu zituzten Paris 365en mezua zabaltzeko eta dendetan dohaintzak eskatzeko. Azkenik, jasotako guztiarekin tonbola irekia egin zuten Maiteminduen Parkean, maiatzaren 26an. Deialdiak arrakasta handia izan zuen eta sari guztiak banatu ziren.

Honi esker, Paris 365ek 1.047 euro jaso zituen dohaintzan ikasleen eskutik. Trukean, neska-mutilek esker gisa diploma bana jaso zuten, udaren atarian. Pais 365ek Patxi Larrainzar eskola publikoaren konpromisoa aitortu nahi du pertsona zaurgarrien alde urtero egiten duen lanagatik eta prozesu horretan hezitzen dituen etorkizuneko belaunaldi solidarioengatik.

Itxi