Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Liceo Monjardineko familiek 640 euro bildu dituzte Paris 365entzat

Urtero, Guraseon Batzordeak bigarren eskuko uniformeen salmenta antolatu eta etekinak erakunde solidario bati ematen dizkio.

Paris 365 izan da Liceo Monjardineko bigarren eskuko uniformeen azken salmentaren onuraduna. Iruñeko Agoitz kalean dagoen ikastetxeko Guraso Batzordeak antolatzen du urtero ekitaldi hau, ikasleek ikasturtean daramatzaten arropen erabilera luzatzeko.

Ekimenak deimensio solidarioa du, etekinak gizarte erakunde bati ematen baitzaizkio. Kasu honetan, Gizakia Herritar fundazioak 640 euroko dohaintza jaso du 2023-2024 ikasturterako uniformeak saltzeagatik.

"Paris 365i dohaintzan ematea erabaki genuen, familia bezala kide garen ikastetxeko elkartasun kausekin bat egiten dugulako", azaldu du Ana Lerga Gurpegui Guraso Batzordeko kideak. "Parte hartzen duten proiektuak aurkeztu zizkigutenean, zuzena iruditu zitzaigun ildo beretik joatea eta denok berdina babestea".

"Aurten salmentak aurrekoetan baino arrakasta handiagoa izan du, eta badakigu ekintza hori ez litzatekeela posible izango ikastetxeko familiek jantziak emango ez balituzte". Horregatik, Lergak "eskerrak eman nahi" izan dizkie guztiei eta "ekimenarekin jarraitzera animatu" ditu. Paris 365etik haren hitzak gureganatu nahi ditugu ere. Eskerrik asko!

Itxi