Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

Etxebizitza auzia, pobreziaren kausarik zuzenena

Koronabirusa, Ukrainako gerra, migrazio-fluxuak… Horiek guztiak Nafarroarekiko jatorri urruna duten krisiak dira eta, hala ere, gure karriketan pobrezia eragiten dute. Baina, kausa guztiak inola ere ez datoz kanpotik. Eta etxebizitza?

Nola eragiten die honen inguruko arazoak Paris 365eko erabiltzaileei? Biltegian, familien %100entzat pobreziaren arrazoi zuzenena etxebizitzaren prezioa da. Hainbeste ordaintzen dutenez harengatik, ezin direla duintasunez beren kabuz elikatu. Egoera oraindik txarragoa da arrazializatutako pertsonentzat. Harresi batekin topo egiten dute etxebizitzarako sarbidean jabeen joera arrazistengatik, eskatzailearen azentua entzutean, azalaren kolorea ikustean edo jatorriaren berri izatean.

 
Horren ondorioz, Paris 365 jantokiko erabiltzaileen %40 kalean dago. Gainerako %60, baita despentsan ere, ohikoa da azpietxebizitzatan egotea. Familia osoak daude logela bakarrean, eta gehigarri bat ordaintzen dute seme-alaba bakoitzeko. Aparteko prezio horri gaur egungo alokairuaren 350-400 euroak gehitu behar zaizkio. Ez etxe batengatik, gela batengatik baizik. Batzuetan sukalde, pasillo edo balkoi batengatik. Bai, hau Iruñerrian gertatzen ari da…
 
Eta gertatzen jarraituko du jabetza pribatuak kontsumorako eta espekulaziorako ondasun izaten jarraitzen duen bitartean, etxebizitza publikoko parke indartsurik egon ezean, prezioak eta turismo-ostatuak arautu gabe dauden bitartean, etab.
 
Borondate politikorik ez dagoenez, etxejabe eta higiezinen agentzia bihotzgabe batzuk pertsona zaurgarrietaz aprobetxatzen dira. Zerbitzu publikoen giltza den erroldatzearengatik kobratzen diete, nahiz eta kalean lo egiten jarraitzen duten. Errolda dute, baina etxerik ez. Etxebizitza duten baina erroldatuak ez dauden pertsonak ere badaude eta, beraz, eskubiderik ez dutenak. Izan ere, ohikoak dira legez kanpoko azpialokairuak, jende gehiago eta gehiago pilatuta edukitzeko.
Itxi