Ikusi irudi osoa
Leihoa murriztu

San Fermin Ikastolak azoka solidario batean bildutakoa eman dio Paris 365i

LH 6. mailako haurrek eskulanak egin eta senide zein irakasleek erosi zituzten. Hainbat ikasle guraso eta irakasleekin joan dira Paris 365 elkartasun jantokia ezagutu eta txekea ematera, 1.560 eurokoa.

Laugarren urtez jarraian San Fermin Ikastolak Gizaki Herritar Fundazioa/ Paris 365entzako azoka solidarioa egin du. Bertan bildutako dirua 1.560 eurokoa izan da, irakasle nahiz ikasleen lana eta familien parte hartzeari esker. Egitasmoak LH 6. mailako ikasleak kontzientzea pobreziaren inguruan eta Paris 365i laguntzea du helburu.

Hasteko, Paris 365ek hitzaldi bat eman zien ikasleei martxoaren 31n Zizur Txikiko Ikastolako areto nagusian. Egun horretan, ikasleen galderetan asko nabaritu zen aldez aurretik klasean gaia landu zutela eta Fundazioan are gehiago sakontzeko aukera izan zuten. Parisek dauzkan beharren jakitun, azoka solidarioa ospatu zuten apirilaren 4an. Patioan eskulanak eta pintxoak salduz 1.500 eurotik gora lortu zituzten.

Paris 365ek San Fermin Ikastolarekin elkarlanean jarraitzea espero du, oso pozik baitago irakasleen konpromisoa, ikasleen interesa eta gurasoen elkartasunarekin.

Itxi