Mugarik Gabeko Suhiltzaile Batuak (BUSF, bere gaztelerazko siglengatik) nazioarteko zabalpena duen GKE bat da, larrialdi eta hondamendietan espezializatutako suhiltzaileez eta laguntza humanitarioarekin konpromisoa partekatzen duten beste sektore batzuetako erakunde laguntzaile eta profesionalez osatua. Salbuespenezko fenomenoetan atzerrian laguntzeaz gain, Espainiar estatuan egiturazko arazoei aurre egiteko moduak bilatzen ari da erakundea orain.
Ildo horretatik, Unidos por una buena alimentación (Elkarrekin elikadura onaren alde) kanpainan lan egiten ari dira. Honen bidez, kolektibo ahulekin elikaduraren arloan lan egiten duten erakundeak laguntzen dituzte eta urteko kolaborazio ekonomiko luzagarria eskaintzen diete.
Gizakia Herritar/París 365 Fundazioa izango da laguntza horren erakunde onuradunetako bat, eta bultzada ekonomikoa jasoko du Iruñerrian elikadura duina bermatzen jarraitzeko. Hitzarmenaren sinaduraren ondorioz, Paris 365ek 500 euroko lau dohaintza ezberdin jasoko ditu urte amaierara arte.